Karmele Igartua Bengoa

Aretxabaleta, 1959-2010.

Irakaslea da Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan.

Eskolan hasi zen antzerki lanak sortzen, eta 2000. urtetik hona hiru obra sortu ditu, ikasleek taularatzeko pentsatuak. Horietako bat, Iruzurra, irakasle talde batek ere taularatu zuen.

Mariasun Landaren narrazio lan bat antzerkirako egokitu du.

Horrekin batera, izan dira prosazko lanak ere orain arteko ibilbidean, Mugalari edo Administrazioa Euskaraz argitaratu ditu bere idazlanak. Honez gain, zenbait euskal idazleren obren iruzkinak L.Luma berrien eleak aldizkarian argitaratu ditu. Baina, denarekin, azken urteetan, gehien irakurri eta idatzi duen generoa poesia izan da, L.Luma berrien eleak argitaratutakoak hauek ere.

Bide horretan Marina Tsvietaieva, idazle eta poeta errusiarraren 12 gutun itzuli ditu, Wilnoko gutunak, hain zuzen ere.

Idazle Eskolaren beka irabazi zuen narrazio sailean.

Informazio gehiago aurki daiteke web orrialde honetan: Idazten.com

Atzera