Karlos Linazasoro Izagirre

Karlos Linazasoro Izagirre

Tolosa, 1962an.

Euskal filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1987. urteaz geroztik, Tolosako udal liburutegiko arduraduna da.

Literaturaren genero ezberdinak landu ditu: poesia, narrazio laburra, haurrentzako ipuingintza, antzerkia eta eritzi artikulugintza (90. hamarkadaren erdialdetik asteroko zutabea idazten du Diario Vasco egunkarian).

Lau ipuin liburu idatzi ditu: Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste mundurik eta Ipuin errotikoak. Antzerkigintzan, Burdindenda aipatu daiteke.

Joanessen Ibilalladiak lanak haur eleberriaren saria ekarri zion 1985. urtean. Honetaz gain, beste sari batzuk jaso ditu: 2001. urtean Euskadi Saria, Bota gorriak izenburuko ipuinarekin. 2012an Xabier Lete saria jaso zuen "Ezer gehiago behar gabe" lanagatik.

Bere poesiari dagokionez, bakardadearen poeta dela esaten du Koldo Izagirrek, bere XX. Mendeko poesia kaierak liburuan. Udazkeneko karabana, Apunte eta ahanzturak, dira besteak beste, bere olerkigintzaren izenburu batzuk.



 

Atzera