Idazleak - Karlos Linazasoro Izagirre - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Karlos Linazasoro Izagirre

Tolosa, 1962an.

Euskal filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1987. urteaz geroztik, Tolosako udal liburutegiko arduraduna da.

Literaturaren genero ezberdinak landu ditu: poesia, narrazio laburra, haurrentzako ipuingintza, antzerkia eta eritzi artikulugintza (90. hamarkadaren erdialdetik asteroko zutabea idazten du Diario Vasco egunkarian).

Lau ipuin liburu idatzi ditu: Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste mundurik eta Ipuin errotikoak. Antzerkigintzan, Burdindenda aipatu daiteke.

Joanessen Ibilalladiak lanak haur eleberriaren saria ekarri zion 1985. urtean. Honetaz gain, beste sari batzuk jaso ditu: 2001. urtean Euskadi Saria, Bota gorriak izenburuko ipuinarekin. 2012an Xabier Lete saria jaso zuen "Ezer gehiago behar gabe" lanagatik.

Bere poesiari dagokionez, bakardadearen poeta dela esaten du Koldo Izagirrek, bere XX. Mendeko poesia kaierak liburuan. Udazkeneko karabana, Apunte eta ahanzturak, dira besteak beste, bere olerkigintzaren izenburu batzuk.



 

BIBLIOGRAFIA

1991 Udazkeneko karabana erratua | Elkar
1991 Eldarnioak | Erein
1991 Besterik gabe, Albina | Ibaizabal
1993 Ipuin arriskutsuak | Erein
1995 Euriaren eskuak | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2007-04 "Irudiak saltzen du gehien" | EIE
2007-06-04 Esanak esan | El País
2007-06-10 Miniatura bilduma | Berria
2010-01 Urperatze handia | Aizu!
2010-02-21 Hurrengo geltokia... | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta