Karlos Aizpurua Etxarte

Karlos Aizpurua Etxarte

Oiartzun, 1971.

Euskal Filologian lizentziaduna eta Enpresa ikasketetan diplomaduna.
Zenbait bertso eskolaren sortzaile eta irakasle izana, hainbat lan burutu ditu: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 97aren antolatzaile, BertsoZale berripaperaren zuzendari eta kazetari (1998-2000), Gara egunkariko bertsolaritzari buruzko orriaren arduradun eta kazetari (1999), Euskaldunon egunkaria eta Berriako bertsolaritzari buruzko zutabegile.

EITBko Hitzetik Hortzera bertso saioko erredaktore 1992 eta 1993. urteetan. Gai jartzaile eta aurkezle lanetan ibili da bertso saioetan: jaialdietan, txapelketetan...

UNEDeko Idazle Eskola eta Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Unibertsitate Aditu gradu-ondokoak eginak ditu.

1998tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntza eta eragile lanetan aritu zen ipar Euskal Herrian. Bertsolaritza berpizteko transmisio proiektua diseinatu eta finkatu zuen Iparraldean bertan, bertso eskola eta bertsolari berri asko sortaraziz. 2010a geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ikerkuntza eragilea da.

 

Atzera