Idazleak - Kanko Ispizua Hormaetxea - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Kanko Ispizua Hormaetxea

 

Busturia, 1960.

Doktore da Ikerkuntza Kazetaritzan (2014) eta Ikasketa Aurreratuen Titulua du (DEA) Kazetaritza Modernoko Edukinen Analisi eta Teknikan. Biak Euskal Herriko Unibertsitatean jasoak.

Kazetari eta informazio alorrean komunikabide, zeregin eta talde ezberdinetan jardun izan du 1980 urtetik aurrera. Hala nola, Udako Euskal Unibertsitatea-UEU, AEK eta Korrikako prentsa bulegoko arduradun eta partaide, hainbat ediziotan; Oiztik Begira Egineko eguneroko orri lokaletako kazetaria, Durangaldea eta Busturialdeako orrialdeetan, zenbait urtetan; Hilean Behin aldizkariaren sortzaile, disenatzailea eta kazetari lanetan jardun zuen Gernika eta Bermeon; Berrietan Blai Bermeoko Udal aldizkariaren disenatzailea eta kazetaria izan zen, urte luzetan. 2002 urtean Egunkariak antolatutako erreportaia lehiaketako bigarren saria jaso zuen. Ondoren, Bermeoko Gazte Informazio Bulegoko arduradun lanari ekin zion eta, besteak beste, Durango Irrati publikoan ere aritu izan da. Kolaboratzaile lanetan ere aritu izan da hainbat publikazio eta proiektutan, aipagarrienak  Anaitasuna eta Argia izanik.

Sari literarioak kontuan hartuta, Ondarroa eta Bermeoko zenbait ipuin eta poesia lehiaketetan jaso zituen sariez gainera, bi sari irabazi ditu gaurdaino:
2004 urtean Euskaltzaindiak eratutako Txomin Agirre Saria lortu zuen, Harizpeko neskaren afera Urdaibai Biosfera Erreserban girotutako eleberri beltzari esker.

2010 urtean Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin poesia domina lortu zuenSentsazino poema liburua dela medio.

BIBLIOGRAFIA

---- Ibn el kayin, Harrareko poeta zoratua | Susa
2005 Harizpeko neskaren afera | BBK-Euskaltzaindia
2011 Sentsazino | Arabako Foru Aldundia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta