Idazleak - Junes Casenave Harigile - Laginak - Laminen bi tippinak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Junes Casenave Harigile > Laginak

Antzerkia

Laminen bi tippinak |

(Xaxi, ama, Petiri, Maddi eta JŁje hiru haurrak sŁkaltean, arratsen. Petiri erraztatzen, Maddi untzi txŁkatzen, JŁje ttipiena traktŁrxko bat ebilarazten lŁrrean. Norbaitek bortan oihŁ bat egiten.)

Xaxi: Norbait mintzatŁ dŁzŁ kanpotik. Ea, Petiri, ikus nor dabilan.

(Petiri joaiten lasterka, borta zabaltzen. Sar lamina zonbait, Ekieder, Argia eta Goizizar lamineki, Ekieder eta Argia bedera tipiŮa eskŁetan. Petiri eta Maddi amaren kantŁan egon, JŁje ez igit.)

Xaxi: EgŁn hon, adixkideak. Eta zer berri honak ekarten zŁtŁe?

Ekieder: O! Agur ttipi baten egitera berbera.

Argia: Ez dizŁgŁ ez aski algar ikusten.

Xaxi: Bai, bai, halere, Laminaziloan bukata algarreki egiten dŁgŁnean.

Goizizar: Bai, bena, han, bakoitxa gure bukatari lotŁrik gŁtŁzŁ eta ez dizŁgŁ arterik hartzen berrikatzeko.

Ekieder: Nahi gŁnŁtŁkezŁ, arren, zŁeki amiŮi bat egon.

Argia: Bai, arte goxo bat oroek igaran dezagŁn.

Xaxi: Ez zirae ez ŁsŁ jiten.

Goizizar: Zihaurk badakizŁ gure etxeetan akodiŮek hanitx hartŁrik girela.

Xaxi: Hala dŁzŁ, bai.

Ekieder: Oi! JŁje, txostakan ari hiz. Zer tresna ederra dŁan hor. Zer dŁk hori?

JŁje: Ene traktŁrra, lanealako.

(JŁjek traktŁrxkoa ebilaraz)

Xaxi: Petiri, abil aitaren eta osabarengana, ikusliarrak badŁtŁgŁla.

(Petiri joan)

Goizeder: Zertan zirae zŁen lanetan?

Xaxi: Hats amiŮi bat hartzen, orai. Bedakak ŁrrentŁrik.

(Sar Borttol, Osaba Laurentx eta Petiri)

Ekieder: Parka. ZŁen lanetik elkitzen zŁtŁegŁ.

Borttol: Ez, otoi, arrenkŁra! Lana gero ere hor dŁkezŁ, gure haidŁrŁ. ZŁek, aldiz, bekan baizik ez zirae jiten eta botzik gŁtŁzŁ zŁeki arte goxo baten hartzez.

Xaxi: Jar gitean eta amiŮi bat elesta.

(Oro jar. Laminek tipiŮak mahainean ezar)

Argia: SoizŁe bi tipiŮa horieki jin gŁtŁzŁ. Nahi geneikezŁe plazerxkot bat egin.

Goizizar: ZŁek, guretako egiaz aŁzo honak zirae. Hainbeste hunki egiten deigŁzŁe!

Ekieder: OrdŁan, ari zirae zer debrŁ diren tipiŮa horik.

Xaxi: Eta bai, bai.

Goizizar: TipiŮa horietarik bata zŁentako dŁzŁ; zŁek dŁzŁe behar haŁtatŁ.

Argia: SoizŁe! Hau, diharŁz, euroz beterik dŁzŁe; beste hau, aldiz, urinez. ZŁek haŁta.

Borttol: O! Gaixoa, gure haŁtŁa zale eginik dŁzŁ: euroz betea hartŁko dizŁgŁ.

Xaxi: Bai, bai. Hainbeste gastŁ badŁzŁ laborari etxe batetan! Haurren eraikitzeko ere orai hanitx behar dizŁ.

Borttol: Ai! Bena! Amaini ez dizŁgŁ heben. Behar dizŁgŁ bai haren aholkŁa entzŁn, ea zer dion. Eta, xŁxen den bezala, gure xaharraren nahia eginen dizŁgŁ.

Xaxi: Maddi, zoaza amainiren deitzera, haren beharra badŁgŁla.

(Xaxi joan eta amainireki jin)

Amaini: Oi eta zer ohorea dŁgŁn, egŁn laminak gure ikustera jinik!

Borttol: Bai eta ikustate eder bateki.

Ekieder: Hain zirae beti hon guretako. Gure gaintitik nahi deitzŁegŁ ahal bezala eskerrak eman.

Xaxi: OrdŁan, ama, haŁtŁ bat egin behar dizŁgŁ hortxeko bi tipiŮa horien artean.

Argia: Bata dŁzŁ euroz beterik, bestea urinez.

Xaxi: GŁk, prefosta, lehena dizŁgŁ haŁtatŁ. Ama, zŁk zer diozŁ?

Amaini: Badakit sosa beharrezkoa dela eta haren eskazetik aski sofritŁ dizŁgŁ. Bena jan behar badŁgŁ, urina gaŁza baliosena dŁzŁ. EgŁnoroz baliatzen dizŁgŁ. OrdŁan, enetako ez dŁzŁ dŁdarik: urin tipiŮa nahiago dit.

Borttol: Hola diozŁnaz gainen, urin tipiŮa hartŁko dizŁgŁ.

Xaxi: ZŁk, amatto, badakizŁ bai, zure adinean, zer den hobena etxen.

Amaini: Nahi dŁzŁena egin ezazŁe. Bena nik dakidana dŁzŁ urina urte osoaren lŁzean behar beharrezkoa dŁgŁla. Hortakoz, nik ja, urin tipiŮa nahiago dit.

Borttol: OrdŁan, zŁre nahiaren arabera eginen dizŁgŁ.

Xaxi: O! Eta ez deizŁegŁ deŁs eskentŁ. Zerbait hartŁko dŁzŁe.

Ekieder: Ez, ez! Ez ziteala eskernia! GŁ, zŁen aŁzo laminen oroen izenean jin gŁtŁzŁ. Har ezazŁe zŁen tipiŮa eta izan zitee.

(Laminak joaiten, Borttolek tipiŮa goititzen eta oro joaiten.)

Mintzazalea: Laminak joan ondoan, bakoitxak bere eginbideetan erauntsi zŁan. Amaini haboroenetan sŁkaltean ari zen. Arraheinki jatekoari sogiten zeion eta, prefosta, urina egŁnoroz baliatzen zŁan. Behin batez, erabaki zŁan laminen urinaren hastea.

(Mintzazalea elk. Amaini sar, eta tipiŮa zabal; zurezko kuilerareki urina karakatzen dŁ. Bena urinik ez da lahiŮa meheini bat baizik. Bera hŁilan alditxartzen bezala da. Bizkarrez abantxŁ erorten. TipiŮa delakoa oro Łrre pezŁ eta argiz bete betea da.

Amaini: Ai! Bena zer ikusten dŁt! Ala ametsez ari niz.

(oihŁz) ( Łrrea eskean erabilten)

Xaxi, Borttol! Tziauzte, otoi, zale, tziauzte.

(Biak sar eta hiru haurrak)

Borttol: Emaztea zer agitzen zaizŁ? Koloreak ere galdŁ zaitzŁ

Amaini: ZŁhauek ikus ezazŁe: sogin hor!

(Borttol aitzina. AhŁrreta bat Łrre har eta erakuts harritŁrik)

Borttol: Aieia! Hau aberastarzŁna! Azkenekoz lan tresnak eros ditzakegŁ lanaren aisatzeko, bai eta behi eta arres zonbait.

Xaxi: Errexago dikezŁgŁ lana eta muzkin haborok bizitzen lagŁntŁko gitizŁ.

Borttol: ZŁen hazteko ere, haurrak, baliatŁko ditizŁgŁ oro. Bena zŁek ere, gŁk bezala, ez ahatz bŁrŁa hotz begiratzen eta lanari beti lotŁ behar dŁgŁla.

Amaini: Uste dit hori dŁela nahi gure lamina hunkigileek; Ni ere baztariatzen nŁzŁ, ene xahartarzŁnean. Orok algarreki ahaide alagera bat eman dezagŁn.

Kanta


Laminer deitzegŁ eskerrak.
Boztaria gazte zaharrak.
‹tz ditzagŁn bide okerrak,
Ez eta ere har zeiharrak.

Aita amari gŁk bihotzak.
Amaini ez beza jo hotzak!
ZŁer oroer gure botzak.
EntzŁn gure zinka karkazak.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta