Idazleak - Junes Casenave Harigile - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Junes Casenave Harigile

Santagrazi, 1924.

Hizkuntza klasikoko irakaslea izan zen, frantsesa, latina eta grekaera eskolak emanez. Irakaskuntzaz gain, hainbat lanetan aritu da: Donapaleuko etxekopar kolejioko buruzagi, irakasleen formakuntza jarraikiaren arduraduna, pedagogia aholkularia, euskararen irakasle AEK erakundean.

Gaur egun Altzainen bizi da eta parroki arduraduna da.

Santa Grazi (1976), Ibañeta (1978), Pette basabürü (1982), Maitena Basabürü (1982), Zumalakarregi (1989), Santa Kruz (1992), Agota (1992) eta San Mixel Garikoitz (1994) pastoralak idatzi eta zuzendu ditu.

Bestelako lanak ere sortu izan ditu: Egün oroetako irakurgeiak, Bibliako testuen itzulpen bat; Ximun Gimon-Zetegiet hagiografia; Amikuze saiakera; Altzaiko Herensügea, ipuinaren alorrean; honetaz gain, Euskara-Frantsesa eta Frantsesa-Euskara hiztegiak egin izan ditu.

Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga antzerti saria irabazi zuen 1980an eta 1992an.

Euskaltzian urgazle 1982. urteaz geroztik; Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuen EIEk 1995ean.

BIBLIOGRAFIA

1976 Santa Grazi | EFA
1978 Ibañeta | EFA
1980 Zumalakarregi | Zumalakarregi elkartea
1983 Amikuze | Gordailu
1992 Agota | Euskaltzaindia-BBK

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta