Julen Urkiza Txakartegi

Ondarroa, 1944.

Batxiller ikasketak Zornotza, Nafarroako Villafranca eta Marquinan egin ebazan.

Karmeldar izateko asmoz 1961ko Iñaki Deunaren egunean Larreako (Zornotza) nobiziauan sartu zan, eta bere profesa 1962ko abuztuaren 8an egin eban.

1963ko irailean Vienara bialdua izan zan beste lagunekin batera. Hango Unibertsitatean filosofia eta teologiako ikasketak egin ebazan. Eta 1972ko ekainaren 23an Teologiako Doktor titulua eskuratu eban.

Diakonotzako Sakramentua 1969ko otsailaren 2an hartu eban; eta abadetza Vienako karmeldarren elizan 1969an, Franz Jachym artzapezpiku sakramentu emoile zalarik.

Vienan egindako lanak: eskolan urte bi erlejioa irakasten (1974-1975). Urteetan zehar gazteen "Legio Mariae"ko talde batzuen zuzendari (1969-1981). Komentuan (1969-1981): elizako apostulautza; bibliotekario, artxibero. Ordena barruko aldizkariaren sortzaile eta zuzendari ("Karmel in Bewegung", 1977-1981); eta batez ere historiako ikerketa lanak (1975-1981)...

18 urte Vienan bizi izan ondoren, 1981ko abenduaren 2an urten eban handik Euskal Herrira, Larrea-Zornotzako komentura joan zan. Han egin dau ia hamabi urte (1982-1993). Sei urtetan (1982-1987) Etxano (Zornotza)ko parrokiaren ardurea eroan dau. 1984tik Karmel aldizkariko zuzendaria da. Karmel-Sorta (1989-) eta Vasconia Sacra (1995-) liburuen sortzaile eta zuzendaria da. Eta 1993ko udatik Markinako Karmendarren komentuan aurkitzen da, bertako priore-zerbituza betetzen egon da (1993-2002).

Atzera