Idazleak - Juan Ramon Madariaga Abaitua - Laginak - Lausoaren transparentzia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Ramon Madariaga Abaitua > Laginak

Poesia

Lausoaren transparentzia |

LAUSOAREN TRANSPARENTZIA

 

Zure ilearen gortinaia zabaldu dut

musukatu zure begietako durduza

ferekatu elipsien probabilitateak

arnastu zure arnas etena

margotu mailukien sistemak

estutu zure gorputzaren egitura

altxatu plazeraren matematika

besarkatu erabatekoaren beharra

busti ezpainetako urgentzia

definitu musuen polemika

salbatu misterioaren eroria

azaldu eskuen maitemina

aurkitu berriz altxatzeko zioa

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta