Idazleak - Juan Ramon Madariaga Abaitua - Laginak - Korrosioa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Ramon Madariaga Abaitua > Laginak

Poesia

Korrosioa |

KORROSIOA

 

Gaitz korrosiboa da gomuta eta

nekearen kutsuak zauritzen du.

Kamuflajerako maskarak salatu zaitu,

ez zara behin maite izan ninduena.

Bizitzatik zer espero dudan galdezka hasi zara.

 

Lorpen galkorrak ageriko dira inoiz

ur larregiz eginiko akuarela distortsionatuan.

Banitatearen lainotan, frakasoaren erakusketan,

pieza poliformeak, eskulturak, nahikoa dira

inaugurazioa hedabideen aurrean egiteko.

 

Markoztaturik saltzen ditugu gure esperantzak.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta