Idazleak - Juan Ramon Madariaga Abaitua - Laginak - Frakasoa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Ramon Madariaga Abaitua > Laginak

Poesia

Frakasoa |

FRAKASOA

 

Metroa arinegi doa, arnas batean doa,

itxarote-gela batean ez bezala.

Bagoiek alboetara jotzen dute gogor.

 

Ezin dituzu poemaren gainean begiak finkatu.

Hitzak nahasten zaizkizu irakurtzean,

adierazpen libreko zentzumena kateatu.

 

corazón, con razón

instrucción, destrucción

existencia, resistencia

 

Eta azkenean, frakasoaren zeremoniarekin,

letrashitza irakurri ordez

lastreirakurri duzu.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta