Juan Martin Elexpuru Arregi

Juan Martin Elexpuru Arregi Atzera

2010
Laminen sekretua
Elkar
2009-03
Ez ezkondu, aita!
Elkar
2009
Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak
Arabera
2008
Printzea; Makiavelo
Limes-EHU
2008
Tartufo / Zekena; Moliere
Elkar
2007-2009
Rita;Mikel Valverde
Elkar ( 5 liburu)
2006
Harpajolea
Ibaizabal
2004
Bergara aldeko Hiztegia
Bergarako udala
2001
Filosofia apaingelan
Txalaparta
2001
Filosofia apaingelan; Donatien Alphonse F. Sade
Txalaparta
2000
Hamaika ipuin
Elkarlanean
2000
Txepetxa eta sugea
Elkarlanean
1999
Delituez eta zigorrez; Cesare Becaria
Klasikoak
1999
Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak; Pilar Cristobal
Txalaparta
1999
Euskal lizunkeriaren antologia
Txalaparta
1998
Krabelina beltza
Txalaparta
1997
Fraixko eta galtzagorriak
Txalaparta
1994
Kuba triste dago
Elkar
1993
Alpeen itzalpean
Elkar
1992
marea biziak zozomikotetan
Pamiela
1990
Bonba; J. M. Almarcegui eta Fernando Lalana
Bruño
1989
Txakur zaunkak atean
Elkar
1988
Bergarako Euskera
Bergarako udala
1987
Gelsomino gezurtien lurraldean. G. Rodari
Elkar
1987
Lasai Juanantonio,lasai
Gipuzkoako Kutxa
1987
Pitxirrio zirkus
Elkar
1984
Fernando Plaentziarra
Elkar
1982
Abereen etxaldea; George Orwell
Elkar
1978
Eibarko Sozialismoa
Kriseilu
11/2018
¿Qué está pasando con Iruña-Veleia?
Pamiela Argitaletxea
11/2014
Elorrixoko berbetia
Elorrioko Udala
11/2006
Bergarako aditz-taulak
Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Elkartea
11/1999
Kuba treste dago
Elkarlanean, S.L.
10/2010
Ritak nobioa du
Elkarlanean, S.L.
09/2011
Lehenengo aldia
Txalaparta, S.L.
09/2009
Rita eta hilobi-lapurrak
Elkarlanean, S.L.
08/2008
Tartufo ; Zekena
Elkarlanean, S.L.
08/1988
Lasai, Juan Antonio, Lasai
Confederación Española de Cajas de Ahorros
06/1998
Txakur zaunkak artean
Elkarlanean, S.L.
04/2010
Rita Robinson
Elkarlanean, S.L.
03/1998
Abereen etxaldea
Elkarlanean, S.L.
02/2010
Bergara aldeko lexikoa
Udako Euskal Unibertsitatea
02/2009
Rita Poloan
Elkarlanean, S.L.
02/2009
Rita tenislari
Elkarlanean, S.L.
02/2005
Bergara aldeko hiztegia : Leintz-Aramaio, Oñati eta eibar inguruko berbekin osotuta
Bergarako Udala
'Nokia' bat behar dut
Berandu helduko naiz bilerara, eta ez zait gustatzen. Noiz arraio egingo dute autobidea. Hau da gerriko mina! Ba omen da masajista on bat Fiteron. 500 milioian lortu nahiko dute kontratua, baina kostako zaie 600etik jaistea. Eskupekorik ezean behintzat. Ez dakit "Marketina, oratoria eta psikologia" ikastarora joaterik izango dudan. Behar-beharrezkoa dut. Balerianak oso naturalak eta nahi den guztia izango dira, baina Valiunarekin askoz ere hobeto egiten nuen lo.

-Anabel, errepidetik deitzen dizut. Abisua eman ordu erdi beranduago iritsiko naizela. Heldu da Mobisa-ko faxa?

Sikiera bazterretik joango balira. Aurrean eramateko gogoa sartzen zait batzuetan. Txirrindulari frakasatuak, horixe dira. Lanean dabilenari traba egiten. Honela jasoko dugu herria. Abisatua nion alabari, hiru suspentso baino gehiago ateratzen bazituen, ikastetxe itxi batera bialduko nuela uda osoa. Jakinean zegoen. Oraingoan kolesterola ondo, baina azido urikoa eta transaminasak altu. Zer arraio dira transaminasak? Aurrekoan berriz kolesterola. Mediku hauekin... Garbi jatea komeni omen zait; eta ariketa egitea. Noiz, gaueko hamarretan etxeratzen banaiz.

-Bai? Nola? Itzuli egin dituztela piezak? Zer tenple, zer gogortasun eta zer kristo! Esan deitzeko Kalitate Arduradunari!!

Garbi jateko. Bera ikusiko nuke nire lekuan. Zer nahi du, bezeroekin jatetxe onenera joan eta ni letxuga eta legatz frijituarekin konformatzea? Entzuna dut masajea ez dela ona lunbagoarentzat. Baina zerbait egin beharra dut. Ez dit deitu nire boltsako agenteak. Datorren astean beheraka hasiko den zurrumurrua dabil, eta aurrea hartu beharra dago. Alde batera hobe etxera gaueko hamarretan heltzea. Emaztearen muturrak ikusteko... Bere urtebete egunetik ez dugu egin. 95ean, ez zait ahazten. Lehen, bederen, hamabostean behin-edo, hartzen nuen astia neskatxikiei bisita egiteko. Orain hori ere ez, merkatua berpizten hasi zenetik. Sekula baino hobeto gabiltza. Aurten irabaziak iaz baino %25 gehiago, eta lantegi berria lanean hasten denean, indize guztiak hautsiko ditugu. Konpetentziari aurre hartu beharra dago.

-Bai? Zer? %5 bakarrik direla akasdunak? Eta gutxi iruditzen al zaik, astapikua! Berehala bidali faxa biharko bilera deituz. Esan abokatuari paperak prestatzeko!

Telefonotxo hauek sekulako asmazioa dira. Zenbat lan aurreratzen duten. Baina motz geratzen ari zait. Atzoko bileran frantsesak zeukan Nokia hura, hura bai aparatua. Nirea baino askoz handiagoa ez, eta, telefonoaz gain, faxa, interneta eta erantzungailu automatikoa. Demasa. Hanka sartu nuen Donostiako etxea erostean. Orduan jakin izan banu diruz honela ibili behar nuela, Kontxako lehen lerroko hartan sartuko nintzen. Kredituak asko jaitsi dira. Kosta zait mutila konbentzitzea alemana ikastera joan dadin. Munster-era, bi hilabeterako. Gaur ingelesarekin bakarrik jai dago. Ernegatuta nauka kamioi honek. Ez nabil gustura auto honekin; reprisa falta zaio. Ez dakit noiz helduko zaidan berria. Hamasei balbulako Audia. Megasa-ko gerentearena bezalakoa. Behar-beharrezkoa dut.

-Antonio, hartu al duzue nire autoa? Ezetz! Aizu, benetan diotsut. Larunbaterako ez badago, ezeztatu nire eskaria!

Horrela jardun beharra dago jende honekin. Enpresak antolatu duen ingeleseko intentsibora joan beharko nuke. Behar beharrezkoa dut ingelesa. Igarria diot Zabalari nire karguaren atzetik dabilela. Argi ez bazabiltza zapaldu egiten zaituzte. Hau beroa! Eta ni aire egokiturik gabe. Larunbaterako eskuetan ez badut, doala pikutara Antonio eta bere Audia. Mercedesa edo BMVa erosiko dut. Nik alemana. Teknologia alemanari laga egin behar zaiola. Oraindik aurten ez dut Tour-eko etapa bakar bat ere ikusi ahal izan telebistan. Eta gustatzen zait. Nik ez dakit zergatik kexatzen den Luisa. Larrutan ez badugu egiten, berak nahi ez duelako da. Ministroak baino soldata hobea daramat etxera, nire lan erdirik ez du egiten, eta hala ere muturrak saltsan. Ez da jaio emakumeak ulertuko dituen kristaurik. Satelite bidez funtzionatzen omen du. Harrigarria da zenbat aurreratu duen teknikak. Fax bat bidal dezakezu zure autotik noranahi. Edo hartu. Edo interneten nabigatu. Kristorena! Baztertu egingo naiz idazkariari deitzeko.

-Anabel! aizu...! Anabel...!

Baina zergatik mozten da? Batean hedadura falta, bestean gaizki entzun... Nokia bat behar dut. Gainera, idazkariak ez du zertan jakinik nire zenbait kontu. Traje, alkandora eta gorbatak berriztu behar ditut. Atzeratuta geratu naiz. Bilera ondoko bazkarietan Dominguez, Armani eta honelakoak aipatzen dituztenean, lotsagarri geratzen naiz. Baserritar bat ematen dut. Medikuek gerriko minarendako pastillak ematen dakite bakarrik. Masajea probatu behar dut. Luisak ez dit trajeak erostera lagundu nahiko. Balorea behar da gero, egiten duen beroarekin, bide bazterrean lasterka ibiltzeko. Afantsuak, narzisistak, parasitoak.

-Nor da? Inversa? Zuek uste duzue nik Expansión irakurtzeko astia dudala!? ... A bai? Ez da izango? Ba orduan atera Iberdrolatik eta pasa Telefonicara, agudo! Baina ziur zaudete, ezta?

Kafe bat behar dut. Galdetu behar diot Otazuari berak hartzen dituen pilulen izena. Egundoko kemena ematen omen dute. Nireak eta batere ez, berdin. Eta ez naiz hasiko hauts zuria sudurretik sartzen. Drogak izorratzen du mundua. Ikastolako lehendakari ohien afaria dago bihar, 25. urteurrena ospatzeko. Ez naiz joango. Aurretiko lanak ditut. Ekonomia da guztiaren oinarria. Beti esaten dudana: Ekonomia ondo badabil, dena ibiliko da ondo. Harro nago herria eraikitzen ari naizelako. Mutilaren Alemaniako egonaldia eta neskaren ikastetxea, milioia inguru. Ez da broma. Baina merezi du seme-alaben etorkizunean inbertitzeak. Gaurko kontratuan, ondo bada, hori eta gehiago geratuko zait. Eta inolako kontzientzia kargurik gabe gainera. Niri esker, miloi asko irabaziko ditu gure enpresak. Aspertua nago tontoa izaten. Pare bat urte barru, Donostiakoa ordainduta dut. Agian oraintxe saltzea nuke onena, gero Mirakontxakoan sartzeko. Baina ez naiz orain inmobiliariara deitzen hasiko telefono ziztrin honekin. Nokia bat behar dut. Hau da burua! Gaur San Fermin bada, atzo mutikoaren eguna. Baina ez dut oparia erosteko astirik.

-Anabel, erosi urtebetetzeko oparia Pellorentzat. Zuk ikusiko duzu zer. Utzi nire bulegoko mahai gainean.

Nire ideia izan zen. Negozio bilkurak Meliá-n egiten ditugunetik, kontratu hobeak lortzen ditugu. Hor dauzkat zain japoniarrak. Pena bat bakarrik dut: aita bizi ez izana semea noraino heldu den ikusteko. Bizitzaren legea. Pozik nago neure buruarekin, eta hori da inportanteena. Lana latz egin behar izan dut, ez dezala inork pentsa. Bilerara sartu aurretik fax bat bidali beharko nuke Alemaniara. Baina ezin diet itxoinarazi.

Ezin dut horrela jarraitu. Nokia bat behar dut.
Delituez eta zigorrez
Klasikoak, S.A.
Esku bakarrakin irakurtzeko kontuak
Txalaparta, S.L.
Fernando Plaentxiarra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.