Juan Manuel Etxebarria Ayesta

Juan Manuel Etxebarria Ayesta

1948, Bilbo.

Galdakaon bizi da. Euskal Filologian doktorea da eta gaur egun irakasle eta ikerketa lanetan aritzen da Deustuko Unibertsitatean.

Derioko Seminarioan egin zituen Filosofia ikasketak 60. hamarkadan. Honez gain, Magisteritza ikasketak burutu zituen Bilbon. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologia lizentziatura lortu zuen 1982.urtean, Ohorezko Matrikula eta guzti
Zeberio Haraneko Euskararen Azterketa Etnolinguistikoa tesiari esker lortu zuen Euskal Filologian doktoretza Cum Laude kalifikazioarekin.

Etniker taldeko kidea izanik, etnografia ikasketak egin ditu. Euskara batua zein bizkaiera erabili izan ditu.

Euskaltzaindiako kidea da.

Idazlea genero ezberdinetan. Herri-euskara baturatze bidean.

Atzera