Idazleak - Juan Manuel Etxebarria Ayesta - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Manuel Etxebarria Ayesta

1948, Bilbo.

Galdakaon bizi da. Euskal Filologian doktorea da eta gaur egun irakasle eta ikerketa lanetan aritzen da Deustuko Unibertsitatean.

Derioko Seminarioan egin zituen Filosofia ikasketak 60. hamarkadan. Honez gain, Magisteritza ikasketak burutu zituen Bilbon. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologia lizentziatura lortu zuen 1982.urtean, Ohorezko Matrikula eta guzti
Zeberio Haraneko Euskararen Azterketa Etnolinguistikoa tesiari esker lortu zuen Euskal Filologian doktoretza Cum Laude kalifikazioarekin.

Etniker taldeko kidea izanik, etnografia ikasketak egin ditu. Euskara batua zein bizkaiera erabili izan ditu.

Euskaltzaindiako kidea da.

Idazlea genero ezberdinetan. Herri-euskara baturatze bidean.

BIBLIOGRAFIA

1976 "Kiriku˝usiek" eta "Jentilek dirala ta" | (beste egileekin) Euskal Biblioteca
1978 Gorbeia inguruko Ipuinak eta Esaundak | (beste egileekin) Labayru
1979 O.H.O.ko ikasleen ipuin-bilduma | (beste egileekin) S.D.B.
1979 Gorbeia inguruko Ipuinak eta Esaundak - jarraipena | (beste egileekin) Labayru
1981 Zeberioko Ipuinak eta Esaundak | (beste egileekin) Labayru

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1999 Eguberri eta gabon ipuinak | Ibaizabal

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta