Idazleak - Juan Luis Zabala Artetxe - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Luis Zabala Artetxe

Azkoitia, 1963.

Euskal Filologiako lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitatean, Donostiako egoitzan (EUTG). Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan euskarazko irakasle izan zen 1986-1988 urteetan.

Euskaldunon Egunkaria-ko Kultura Saileko erredaktore bezala egiten zuen lan itxi zuten arte. Gaur egun, Berria egunkaria betetzen du lan berbera.

Liburuez gain, ipuin eta artikulu ugari idatzi ditu egunkari eta aldizkari hauetan, besteak beste: Txortan, Ai, ama, Atte, Susa, Literatur Gazeta, Plazara, Hemen, Irudimena, Literatura, Hegats, Euskaldunon Egunkaria, Egin, AHTaren Aurkako Aldizkaria, Egan, Jakin, Administrazioa Euskaraz, Ostiela!, Donostia Aisia, Buztanikara....

Zigarrokin baten azken keak eleberrian, Mari Jose Olaziregi literatur adituaren esanetan, gaixorik dagoen pertsonaiaren disekzio psikologikoa egiten du Zabalak; zientzian, garapenean eta Jainkoan fedea galdu duen protagonistaren disekzioa.

Kaka esplikatzen bere bigarren eleberrian, Hemen astekarian idatzitako literatur idazkiak tartekatzen ditu Zabalak; Olaziregiren iritzian Peter Handke eta Thomas Bernhard idazle austriarren eraginak nabaritu daitezke narrazio honetan.

Inon izatekotan (Susa) argitarau zeun 2006an. 1985etik 2006ra urtera arte idatzi dituen gogoetak, oharrak, artikuluak, poemak eta ipuinak irakurri daitezte literatur bitakora kaiera honetan. Liburuko izenburua profitatu du Inon izatekotan bloga sortzeko.

2016 urtean Txistu eta biok argitaratu zuen  eta lan horrekin irabazi zuen Irun Hiria saria.
 

BIBLIOGRAFIA

1985 Zigarrokin ziztrin baten azken keak | Elkar
1987 Ahanzturaren artxipelagoa | Elkar
1988 Gertaerei begira | Elkar
1989 Kaka esplikatzen | Elkar
1994 Sakoneta | Susa

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2003 Bizikleta andregai | Berria

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

1987ko maiatzaren 3a Giza-izaera amildegiaren ertzean jarri nahian | Argia

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta