Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Juan Luis Goikoetxea Arrieta

Mungia, 1947.

Pedagogian doktorea da eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna Txorierri institutuan.

Euskaltzain urgazlea izateaz gain, Euskaltzaindiaren Jagon Saileko kidea da. Artean ere zenbait erakundetako batzordekidea da: Literatura Klasikokoa, Azkue Bibliotekakoa eta Argitalpenekoa.

Artikulu ugari idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkarietan: Euskera agerkaria, Euskaldunon Egunkaria, Karmel, Aikor, Idatz eta Mintz, Bat, Euskalingua, Bizkaie, IX. Jardunaldi Pedagogikoetako liburuan eta IVAPen aldizkaria.

Zenbait sariketa literarioen epaimahietan ere parte hartu du: BBKn, Agustin Zubikarai sariketan, Café Iruñan. Euskaltzaindia ordezkatuz Madrileko Kultura Ministerioan; Bilboko Irakasle Eskolan.

Itzulpen lanetan ere aritu da, Huelvako Unibertsitaterako Inkestak Euskal Herri osorako.

Sariak:

-         1987an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Literatura Saria, kazetaritzan “Koldoren ortzadarra, alegia” artikuluaz.

-         2011n, Urrezko Luma, ADOREZ hiztegiengatik. (Taldeari)

-         2012an, Urrezko Luma, Mendebalde Kultura Alkarteari. (Taldeari).

Atzera