Idazleak - Juan Kruz Igerabide Sarasola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Aduna, 1956an.

Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan; gero, Filologian Doktoregoa egin, eta gaur egun EHU-n ari da irakasle. Ikerketak literaturaren arloan garatu ditu, eta bereziki haur literaturarenean, poesia aztertuz batez ere.

Ikerketa literarioen alorrean, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) aipa daiteke; liburu honetan ahozko tradizioaren alorretik aztertzen da haur literatura, batik bat amandre ipuinak.

Sorkuntzaren alorrean, berriz, aipa genitzake: Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1999) aforismo-liburua, Mailu isila (Alberdania, 2002) poema-liburua, edo haurrentzako idatzitako Begi-niniaren poemak (Erein, 1992), Hosto gorri, hosto berde (Atenea, 2002) poema liburua, beste hainbat ipuin, poema-liburu eta gazte-nobelen artean.

Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) izan zuen eleberrigintzan jasotako lehen fruitua: Euskal Herriko auzo txiki batean, Frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago nobela. Orduztik, haurrentzako idazten jarraitu du.
 

BIBLIOGRAFIA

1984 Notre Dameko Oihartzunak | Elkar
1989 Bizitzarekin solasean | Elkar
1992 Begi-niniaren poemak | Erein
1992 Tilin-talan | Elkar
1993 Txokolatea basoan | Elkar

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2005 Hauts bihurtu zineten | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2007-12-19 JUAN KRUZ IGERABIDE, DESDE EL PAÍS VASCO | Blogak
2009-11-06 Izpirituaren ispilua | Berria
2010-01-02 Haluzinatuen mundua | El Correo

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta