Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Aduna, 1956an.

Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan; gero, Filologian Doktoregoa egin, eta gaur egun EHU-n ari da irakasle. Ikerketak literaturaren arloan garatu ditu, eta bereziki haur literaturarenean, poesia aztertuz batez ere.

Ikerketa literarioen alorrean, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) aipa daiteke; liburu honetan ahozko tradizioaren alorretik aztertzen da haur literatura, batik bat amandre ipuinak.

Sorkuntzaren alorrean, berriz, aipa genitzake: Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1999) aforismo-liburua, Mailu isila (Alberdania, 2002) poema-liburua, edo haurrentzako idatzitako Begi-niniaren poemak (Erein, 1992), Hosto gorri, hosto berde (Atenea, 2002) poema liburua, beste hainbat ipuin, poema-liburu eta gazte-nobelen artean.

Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) izan zuen eleberrigintzan jasotako lehen fruitua: Euskal Herriko auzo txiki batean, Frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago nobela. Orduztik, haurrentzako idazten jarraitu du eta sari ugari jaso ditu Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria bitan, 1994an eta 2003an. 2018an Eskainiako haru literatura sari nazionala jaso zuen Abezedario titirijario (Denonartean) lanagatik.
 

Atzera