Juan Karlos Lopez Mugartza

Juan Karlos Lopez Mugartza

1961, Zaragoza.

Altsasun hazi eta Iruñean hezi da. Literatura irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Euskal Idazleen Elkarteak ikastetxe honetan antolatu dituen hitzaldien arduraduna izanik. Elkarteko zuzendaritzako kide izan da eta Iruñeko Udalak banatzen dituen literatura sarietan epaimahaikoa ere bai. Euskaldunon Egunkarian eta Euskalerria Irratian kolaboratu du.

Euskal Idazleen Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatu zuten MAUTen poemak izeneko errezitaldian parte hartu zuen Maite Urkia, Mikel Taberna eta Josetxo Azkona olerkariekin batera. Azkenik, Bego Zestau olerkari leitzarrari esker HATSAren poesiaren zerrendara bildu zen 2003. urtean.

 

Atzera