Idazleak - Juan Garzia Garmendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Juan Garzia Garmendia

Legazpi, 1955.

Haurtzaroan joan zen bizitzera Irunera eta bertan bizi izan da; unibertsitate ikasketak amaitu zituenetik hona, Filologia Hispaniarra Donostian eta Bartzelonan . Itzulpengintzan eta idazle lanetan aritua.

H.A.E.E./I.V.A.P. Institutuan itzulpengintza-irakasle lanetan jardun du eta Joskera lantegi (Ivap, 1997) liburua argitaratu zuen, euskararen sintaxia hizpide zuela.

1987an Ignacio Aldekoa Ipuin Lehiaketa irabazi zuen, Pernixio izenburuko ipuinari esker. Urte berean argitaratu zuen bere lehen liburua: Akaso ipuin bilduma, saritutako ipuina barne.

1991an Irun Saria eskuratu zuen Gabonak Gubbio ipuinaren eskutik.

Ipuinotaz gain, Itzalaren itzal (Pamiela, 1983) narrazioa eta Fadoa Coimbran (Pamiela, 1995) eleberria argitaratu ditu. Halaber, Mundua sudur puntan narrazioak Tolosako Udalaren Antonio Maria Labayen saria eskuratu zuen; Alberdania argitaletxeak 1994 urtean argitaratu zuen.

Itzultzaile lanetan, Antzerki lanak euskaratu zituen hastapenetan, Bederen 1 eta Hika taldeek taularatu zitzaten: Gabriel Celayaren Erreleboa, Vallejo Nájeraren Eklipsea eta Alpargatak ari duenean antzezle estatubatuarren taldea. 1999. urtean Euskadi Saria jaso zuen, Jorge Luis Borges idazle argentinarraren Ipuin hautatuak liburuari eginiko itzulpenari esker.

2001 urtean Jose Anton Artzeren Oihana auhenka poema liburua gaztelerara itzuli zituen eta Samuel Beckett idazle irlandarraren, jatorrizko frantsesezko bertsiotik, Godoten esperoan.

BIBLIOGRAFIA

1987 Akaso | Erein
1992 Gabonak Gubbio-n | Kutxa Fundazioa
1993 Itzalen itzal | Alberdania
1995 Sudur puntan mundua | Alberdania
1995 Fadoa Coimbran | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta