Idazleak - Joxerra Garzia Garmendia - Hemeroteka - Alice-ren antzera

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxerra Garzia Garmendia > Hemeroteka

Diario Vasco

1999-10-09 Alice-ren antzera | Felipe Juaristi

Alberdaniakoek, asmo polit bati jarraiki, “Zerberri” sailari ekin ziotenean, ez zekiten zer-nolako arrakasta izango zuten. Joxerra Garziaren liburu hau izan da sailaren abiapuntu, lehen zenbakia berak darama, number one beraz, eta pentsatu behar da arrazoiren bat dagola funtsean. Jon Sarasuaren argazkia ikusten da azalean, eta esan behar da Jon Sarasua maitea duela euskaldun jendeak. Ez bakarrik bertsolari izateagatik (horregatik ere bai); gure intelektualen artean berak ere bere tokitxoa lortua baitu dagoeneko: esaten duena kontuan hartzeko da gehienetan. Hitz ederrak esan ditzaket Joxerra Garziari buruz. Titulu asko ditu berarkin: irakasle, bertsozale, musikari, poeta. Oraingoan kazetari lanetan azaldu zaigu, liburu honetan behinik behin. Joxerraren alde esan behar dut badituela aspaldidanik bi edo hiru gai, minak eta bere-bereak direnak. Bata labirintuarena da, eta horretaz liburu zoragarri bat du idatzia. Irakurri nahi duenak ez du lan handirik izango hura aurkitzen. Bestea, eta alde bat uzten bat dugu Bertolt Brechtengana bultzatzen duen lilura, Aliceren gaia da. Bai, ispiluan barrena joan zen neskatila harena hain zuzen. Alice, Lewis Carroll-ek asmatu zuen pertsonaia da, fikziozkoa beraz, baina sinbolo eta ikur den neurrian interesgarria (eta baligarria) da Joxerrarentzat. Bizitzaren beste aldea (Lertxundik infrentzua deitzen duena) hori besterik ez da. Beraz, Jon Sarasua bertso-ispíluan barrena abiatzen bada (Joxerraren konpainian), horrek esan nahi du ezohiko kontuak ekarriko dituela ondorenean. Liburuan barrena abiatuz, Joxerra Garziak eta Jon Sarasuak bertsolaritzaren diagnosia gisako zerbait egiten dutela esan behar, gaur egungo egoera aztertzen dute eta nondik-norakoak ere aurrez ikusten saiatzen dira. Horrekin abtera, bertsolaritzak euskal kulturaren esparruan duen zereginaz ere egiten dute gogoeta. Ondo idatzitako libuura da, gainera, kazetari larruan jarrita idatzia. Gustukoa izango du bertsozaleak.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta