Joxerra Garzia Garmendia

Joxerra Garzia Garmendia Sormen-lanak

Legazpi, 1953 Filosofia eta Kazetaritza ikasketak Bartzelonan egin ondoren, Alemanian izan zen ikasketa zikloa amaitzeko. 70. hamarkadan Arrasate eta Tolosako ikastoletan aritu zen lanean. Ikastolen mundua utzi ondoren, komunikazioaren esparruan murgildu zen: Euskadi Irratian, Sorgin Afaria programa aurkeztu eta zuzendu zuen. Honetaz gain, ETBko Lumaz edo bertsolaritzaren gaineko Hitzetik Hortzera programak sortu, aurkeztu zuzendu zituen. 1994. urtean EHUko irakasle gisa hasi zen, Leioako Informazio Zientzien Fakultatean. Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az geroztik, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker. Haur eta gazte literaturaren esparruan, Malen laberinto madarikatuan argitaratu zuen 1986 urtean eta Bapore saria irabazi. Geroago, Gau bat gauekoen artean edo Tunelaz bestaldean kaleratu zituen. Poesian, bi liburu eman ditu argitara: Dena dela eta Zotal egunak; azken honekin Kritikaren saria irabazi zuen 1992. urtean. Bigarren liburu honetan, filosofiarekin lotura estua duenak, aforismoak idatzi zituen. Bertso-epaile lanetan eta kritikari moduan ere aritua, bertsolaritzari buruzko hainbat azterketa argitaratu ditu, aldizkarietan (Bertsolari, Jakin... ) nahiz liburu gisa. Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakari izan zen 1993tik 1997ra bitartean. 2009ko Antton Abbadia saria jaso berri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, euskararen normalizazioaren, eta batez ere, erabileraren alde egin duen lanagatik.