Idazleak - Joxemiel Bidador - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxemiel Bidador

Iruñea, 1970-2010

Euskal Filologian lizentziatua.

Bere sorkuntza lanari etorrita, hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere izkribuak: Euskera, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de Etnología de Navarra, Egan, Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela, Txistulari, Revista Internacional de Estudios Vascos eta Sukilen orrietan hain zuzen ere.

Euskaldunon Egunkariak Nafarroarako argitaratzen zuen Nafarkaria gehigarrian, 1995-2001 urteen artean, "Klasiko bitxi arront klasiko" eta Diario de Noticias (1999-2002ra bitartean) "Vieja historias de Navarra" sailen egilea izan zen.

Iruñeako udalak idazle berrientzako antolatzen dituen literatur lehiaketan saritua izan da olerkian zein narrazio laburrean, 1993-95-98 eta 2000 urteetan. Honez gain, Nafarroako euskal literatura jasotzen duten zenbait antologia prestatu ditu.

Bilboko Udalak antolatutako Miguel Unamuno saiakera saria irabazi du 2005. urtean Dantzaren erreforma Euskal Herrian lanarekin.

BIBLIOGRAFIA

1992 Noticias y restos del euskara de Val de Ollo | (Fontes Linguae Vasconumen, 60. zk., 276-294 orr.)
1993 Pedro Antonio Ańibarro Aitaren Misionari euscalduna liburuan dantzei buruz dakartzan 66. eta 67. dotrinak bere adibideekin | (Cuadernos de EtnologĂ­a y EtnografĂ­a de Navarran, 61. zk., 13-40 orr.)
1993 Materiales para una bibliografía sobre danza vasca | (Cuadernos de EtnologĂ­a y EtnografĂ­a de Navarran, 62. zk., 65-114 orr.)
1994 Euskal formulakuntzaren hurbiltze baterako | (Eganen, 43. zk., 64-114 orr.)
1995 Euskal formulakuntza erritualaren hurbiltze baterako | (Sukil: cuadernos de Cultura Popularen, 1. zk., 195-210 orr.)

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta