Idazleak - Joxemartin Apalategi Begiristain - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxemartin Apalategi Begiristain

Ataun, (1949-2006)

Ataungo Sangregorio Parrokiako Ezkalune etxean jaio zen. Hamabi urterarte, Gipuzkoako Ataun Sangregorio Parrokian bizi, hazi eta hezi zen.

1969an bere lehen Filosofiako Lizentzia lortu zuen eta 1972an Pariseko Université de Paris VIII - Vincennes-en Soziologiako Lizentzia. 1980an, Pariseko Institut Catholique de Paris-en bigarrren Filosofiazko Lizentzia lortu zuen eta Balentziako Universidad de Valencia-n hirugarrena.

Irakasle lanetan ere aritua da: 1975-1979 bitartean, Bizkaiko Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendari izateaz gain, Natur Zientzietako irakasle izan zen.

1981etik hil zen arte EHUko antropologo eta irakasle izan zen. Honetaz gain: Barcelonako Universidad Central de Barcelona-ko Departamento de antropología Cultural-eko irakaslea, Udako Euskal Unibertsitateko 11. irakasturtean Kultura antropologiakoa, Pabeko unibertsitatean, Euskal Etnologiaren Historia eta Euskal Soziologiaren Historia irakaskagietakoa.

1984an Pariseko Université de Paris VIII - Vincennes-en lehen Maîtrise En sociologie lortu zuen eta urte berean, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Heziketa Zientzietako Fakultateko Antropologia Sailean bere lehen Antropologiako Doktore titulua.

1985-1989 bitartean, Luis Haranburu argitaldariarekin batera, Antropologia Euskal Bilduma - Joxemiel Barandiaran (AEB-Bjm)-en sortzailea eta zuzendaria izan zen. Guztira 22 liburugile eta 33 liburu argitaratu zituzten.

1991an berriz, Pertsona eta soziedadea bildumarena, ELKAR, S.A. argitaletxearekin batera, kaleratu zuen.


 

BIBLIOGRAFIA

1975 Etnologia eta soziologia kondairaren ataritik, edo Ataungo San Gregorio hauzoa | Gizartean, ekonomiaz, ekologiaz, 69/91 orr. Jakin
1982 Introducción a la historia crítica de la producción oral popular vasca | Ethnica, 17. alea. Centro de Etnología Peninsular e Hispanoamericana y Consejo Superior de Investigaciones Científicas
1985 Mujer vasca. Imagen y realidad | Elkarlanean
1985 Etnografiazko galdeketa batetarako gidaliburua eta berriemaileen biografia | Haranburua editorea, S.A.
1985 Izpirituzko kulturaren antropologia | Euskal Herria. Historia eta gizartea - Historia y sociedad, I-II tomoak, 154/158 orr. Lankide Aurrezkia, E.F.A. (Jakin)

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta