Joxemari Urteaga Garmendia

Joxemari Urteaga Garmendia

Lazkao, 1961.

Ikasketak amaitu eta, kresalaren usainak erakarrita, Ondarroan bizi da aspaldidanik, bertako Zubi Zahar ikastolan irakasle bezala lan eginez.

Herriko Bolo Bolo aldizkarian idatzi ohi du, ikas-liburugintzan ere aritua da, eta literaturan hainbat sari irabazi eta zenbait ipuin ditu han-hemen argitaratuak.

2001ean argitaratu zuen bere lehen nobela Ordaina zor nizun (Elkarlanean); nobela beltz honetan izenpetu gabeko gutunak jasotzen dituen argazkilari baten historia kontatzen du, gutunotan hildakoren bat agertzen duten ipuinak daude.

Aurretik, zenbait ipuin zituen argitaraturik Urteagak. Hala nola, Tene Mujika lehiaketan 2. saria 1989an, eta akzesit berezia 1991n; "Barre eta Irri" sailean sari banatua 1991n eta hurrengo urtean lehen saria. 1993an Augustin Zubikarai ipuin saria irabazi zuen eta 2000n Testamentu saria eskuratu.

Honez gain, 1986an Ehun jolas eskolarako (Erein) liburua idatzi zuen.

Atzera