Joxemari Carrere Zabala

Joxemari Carrere Zabala

Pasai Donibane, 1963.

Ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria. Antzerkigintzan 16 urterekin hasita. Hainbat antzerki lanetan aktore lana, azkena Ez txakur, Ez otso, René de Obaldia-rena, 2006 urtean estreinatutakoa.

Antzerki irakasle aritu izana UEU-ko udako ikastaroetan. Jardun nagusiena ipuin kontalariarena da. Orain arte bospasei ipuin ikuskari aurkeztu ditu. Ipuinak bereak zein herri tradiziotik moldatuak kontatzen ditu. Egungo gaiak ardatz hartuta burutzen ditu ikuskariak. Emakumea: Mingain haragia, ihesa: Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka; kontalaritza tradizionala gaurkotzea: Izena duen guztia da; emakumeekiko bortizkeria: Bai ona nire emaztea! Emazteak jaten zituzten gizonen istorioak. Kontalari bezala iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan aurkeztu ditu bere lanak.

Kazetaritzan antzerki kritikari aritu izan da epaile batek itxitako Euskaldunon Egunkarian. Hika aldizkarian antzerki zutabea idazten du hilero. Kolaboratzailea da Gara egunkariaren Mugalari literatur gehigarrian. Bestelako agerkarietan tartekako kolaborazioak ere egiten ditu. Horrez gain Errenteria/Oreretako Mikelazulo ipuin eskolako arduraduna da.

Atzera