Idazleak - Joxean Sagastizabal Errazu - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxean Sagastizabal Errazu

Eibar, 1956.

Ekonomia Zientzietan eta Magisteritzan lizentzaitua da. Hamar urtez jardun zuen euskara irakasle gisa HABEn. 1994tik hona Osakidetzan egiten du lan, euskara alorrean. Donostian bizi da.

1994. urtean argitaratu zuen Kutsidazu bidea, Ixabel (Alberdania). Eleberri honetan, euskaldun berri baten pasadizoak Tolosako baserri baten kontatzen zituen humorez beteriko narrazioan. 40 mila aletik gora salduak zituen 2001 urtean; euskal literaturaren zenbait errekor hautsi zituen eta Aurten Bai Fundazioak ikasleei zuzendutako CD bat kaleratu zuen.

Gerturik daukagu odola (Pamiela, 2004) liburuan, euskara, odola eta banpiroak nahasten ditu narrazioan.
 

BIBLIOGRAFIA

1983 Jolasean | Hordago
1986 Zerura igotzeko | Susa
1987 Paixibo | Elkar
1989 Inguratuta gatxeuden | Baroja
1994 Kutsidazu bidea, Ixabel | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1994 Kutsidazu bidea, Ixabel | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta