Joxean Agirre Odriozola

Joxean Agirre Odriozola

Azpeitia, 1949.

Soziologia lizentzia egin zuen Parisen. Bi urte egin zituen Eibarko ikastolan irakasle eta bidenabar Historia ikasketak egiten hasi zituen EUTGen eta hirugarren urtean utzi egin zuen Egin-en lanean hasi zelako. Leioan egin zituen, Kazetaritza ikasketak.

Egin-en lan egin zuen hasieratik itxi zuten arte, eta orain Gara-n lana egin zuen erretiroa hartu zuen arte.

Ikastola aldizkarian ere lan egin zuen eta Bertsolari aldizkariaren sortzaile eta ardudaruna izan zen hogei bat urtez.

Longa kapa beltza, Lehen triptikoa, Gizon bat bilutsik pasiloan barrena edota Elgeta narratiba liburuak argitaratu ditu, besteak beste.

Elgeta eleberriak Irun saria oparitu zion 1995. urtean eta Lehen triptikoak, berriz, Durangoko Euskal Jaien Urteurrenaren saria 1986an. Azken eleberri honek noveau roman abanguardiako mugimendu frantziarraren eraginak islatzen ditu.

Beste alde batetik, Joxe Agirre Oranda eta Txirrita bertsolarien gainekon biografiak idatzi ditu; azken honen gaineko Osaba Txirrita haurrei zuzenduta.

Joseba Jaka saria irabazi zuen 2001 urtean eta Rikardo Arregi kazetaritza saria 90. hamarkadan; bertsolariei egindako elkarrizketei ezker.

Romain zen bere izena eleberriaren gaineko iruzkinean Mikel Asurmendik Iruneron "idazle bat literaturaz eta literaturarako bizi al daiteke bakarrik?" galdera botatzen du; eleberriak plazaratzen duen galdera berbera, hain zuzen ere.
 

Atzera