Idazleak - Joxean Agirre Odriozola - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxean Agirre Odriozola

Azpeitia, 1949.

Soziologia lizentzia egin zuen Parisen. Bi urte egin zituen Eibarko ikastolan irakasle eta bidenabar Historia ikasketak egiten hasi zituen EUTGen eta hirugarren urtean utzi egin zuen Egin-en lanean hasi zelako. Leioan egin zituen, Kazetaritza ikasketak.

Egin-en lan egin zuen hasieratik itxi zuten arte, eta orain Gara-n ari da lanean.

Ikastola aldizkarian ere lan egiten du lan eta Bertsolari aldizkaria sortu eta zuzentzen du.

Longa kapa beltza, Lehen triptikoa, Gizon bat bilutsik pasiloan barrena edota Elgeta narratiba liburuak argitaratu ditu, besteak beste.

Elgeta eleberriak Irun saria oparitu zion 1995. urtean eta Lehen triptikoak, berriz, Durangoko Euskal Jaien Urteurrenaren saria 1986an. Azken eleberri honek noveau roman abanguardiako mugimendu frantziarraren eraginak islatzen ditu.

Beste alde batetik, Joxe Agirre Oranda eta Txirrita bertsolarien gainekon biografiak idatzi ditu; azken honen gaineko Osaba Txirrita haurrei zuzenduta.

Joseba Jaka saria irabazi zuen 2001 urtean eta Rikardo Arregi kazetaritza saria 90. hamarkadan; bertsolariei egindako elkarrizketei ezker.

Romain zen bere izena eleberriaren gaineko iruzkinean Mikel Asurmendik Iruneron "idazle bat literaturaz eta literaturarako bizi al daiteke bakarrik?" galdera botatzen du; eleberriak plazaratzen duen galdera berbera, hain zuzen ere.


BIBLIOGRAFIA

1990 Gizon bat bilutsik pasiloan barrena | Elkar
1995 Elgeta |
1996 Hitza hitz. Txillardegirekin solasean | Elkar
1999 Joxe Agirre, mozketaren maisua | Bertsolari
1999 Txirrita, nire osaba | Bertsolari

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2003 Romain zen bere izena | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus
CEDRO EIE

iametza interaktiboak garatuta