Joxe Mari Iturralde Uria

Joxe Mari Iturralde Uria

Tolosa, 1951.

Iruñean amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an. 1975etik hasita zenbait Institututan aritu da irakasle gisa klaseak ematen. Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna da "Orixe" Institutuan, Tolosan.

1977an Bilbon, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera POTT Banda osatu zuen. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan (Arteleku-ko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, Xaguxarra, Akademia sekretua, Garziarena aldizkarian, Emak bakia baita argitaletxeko proiektuetan, egunkari askotan, Egunkaria eta Mugalari gehigarri kulturalean eta abar...). Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzetatik egindako itzulpenetan.

Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu egin dituzte.
 

Atzera