Idazleak - Joxe Mari Etxebarria Lejarraga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxe Mari Etxebarria Lejarraga

Amorebieta-Etxano, 1942

Ikasketak: Teresianum ( Erroma) 1963-1968, Deustu ( Bilbo) 1970-1975; Deustu ( Donostia) 4 urte; Vienako unibertsitatea ( ikastaroak hiru urtean).

Bazkide eta batzordekide: Euskal Idazleen Elkartea; Eusko Ikaskuntza; Euskaltzaindia: urgazlea 1983ko apirilaren 28tik, eta Dialektologia eta Euskal Herriko Hizkeren Atlaseko batzordekide; Etniker Bizkaia eta Gipuzkoa.

Ikerketa lanak: Euskal Herriko Hizkeren Atlasa. 1 galdekizunaren 3 antolatzaileetariko bat. Galdekizuna grabatu eta transkribatu nuen hurrengo herri hauetan: Getaria, Orio, Hernani eta Lasarten lehenengo koadernoa. Legazpi, Ikastegietan, Hondarribia eta Donostia ( Ibaetan), bost koaderno bakoitzean.

Atlas Etnografiko de Vasconia lanean kolaboratzaile Amorebieta-Etxanon eta Telleriarten ( Legazpi).

Idazkiak hurrengo aldizkarietan: Anuario de Eusko Folklore; Cuadernos de Seccion Antropologia-Etnografia ( Eusko Ikaskuntza); Cuadernos de Seccion Hizkuntza eta Literatura ( E. Itza); IX eta X  Eusko Ikaskuntzaren kongresua; Euskera, RIEV; Karmel.

Kolaborazio bi onartuak: Bat " Bulletin de la Société d´Anthropologie du Sud-Ouest, eta beste, Current Anthropology aldizkarian.

Beste lan hauetan parte hartu izan dut: Orixe. Mendeurrena; Patxi Altunari omenaldia; Memoriae L.Mitxelena mgistri sacrum; A. L. Villasanteri omenaldia; Nazioarteko Dialektologia Biltzarra.

E.Itzako Hizkuntza eta Literatura atalean, sailburu ( 3 urte). Epaimahaiko hurrengo beketan: Apraiz, Arrasateko Udalaren Beka; Bergarako Justo Garate beka ( 2 bider); Errenteriako Koldo Mitxelena beka.

BIBLIOGRAFIA

1983 Euskal dialektologiarako testo eta ariketak |
1983 Euskal Dialektoa. Testu eta ariketak | Karmel
1987 Euskararen oinarrizko hiztegia |
1994 Euskalki guztietako etnotestuak | Labayru
1999 Euskal Hiztegia Atlasa | Euskaltzaindia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta