Idazleak - Joxe Ertzinbengoa Otaegi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxe Ertzinbengoa Otaegi

Oreretan (Errenterian) jaioa.

Pedagogian eta Psikologian lizentziatua da. Euskara eta euskal gaiak aztertu ditu: Euskara Mailaka metodoa eta Txanpa metodoa moldatu izan ditu beste batzuekin batera, hots, euskararen metodologia (1972-1988).

Patxi Ezkiagarekin batera Euskal Literaturaren Historia egina du lau liburukitan (XVI-XIX.mendeak). Pedagogiaren alorrean, Gaur deitu liburukia argitaratu zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan: orduko pedagogiak hartuko zituen joera berrien isla.

Geroago eta ikasleei zuzenduak liburuki batzuk idatzi zituen irakurzaletasuna bultzatzera eta bidenabar euskara lantzeko: Hiru Erregeen Mahaia, Pontxe, Sorgintxuloko pikondoa, Otzaurteko ezkilak, Erbikumeak...

Euskal kulturako masterra egin zuuen Deustuko Unibertsitatean, laurogeita hamargarren hamarkadan.

Sariei dagokienez, bi aldiz saritua izan da Bizkaiko Arte Edergintza poema sariarekin laurogeigarren hamarkadan. Hiru erregeen mahaia liburukiarekin 2. saria lortu zuen Bilintx sarietan.

Aldizkarietan ere zenbait artikulu argitaratuak ditu: (Zeruko) Argia, Anaitasuna, Ihintza, Habe, Egan.

Haur txikiendako liburukiak itzuli zituen Bruño argitaletxean, hirurogeita hamargarren hamarkadan.

Bestelako itzulpenak eginak dauzka: Bizi nire aurrean, Maisu onaren hamabi bertuteak, San Joan Bautista La Sallekoaren Otoitz Gaiak, San Joan Bautista La Sallekoaren Gutunak...

Momentu honetan, Lita deitu tertulia literarioaren koordinatzailea da, hots, Salletar Idazleen Taldearena. Une honetan eta bere bizitza osoan irakaslea izan da, ogibidez: euskara irakaslea. Hau dela eta, izan da presente Europan egin diren Hizkuntz Batzarretan: Londonen, Parisen, Bartzelonan, Helsinkin, Amsterdamen, Budapesten.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta