Joxe "Bikila" Iriarte Zabaleta

Joxe "Bikila" Iriarte Zabaleta

Orereta, 1945.

Hemeretzi urte zituela hasi zuen militantzia politikoa ETAn, handik gutxira CCOOn sartu zen. 1996an atxilotu zuten lehenengo aldiz, eta hiru urte geroago klandestinitatera joan behar izan zuen.

1970ean ETA-VI asanbladan zegoen, eta handik urte batzuetara LKIren sorkuntzan parte hartu zuen, urteetan bere bozeramailea izanez. 1976ko Amnistia Legearekin itzuli zen herrira, eta bertako borroketan buru belarri murgildu zen.

80. hamarkadan IV. Internazionalaren Idazkaritza bateratuko kidea izan zen. 1990ean, berriz, LKIren eta EMKren arteko batasunean parte hartu zuen, Zutik taldea sortuz. Talde honetako kidea da, eta talde honen izenean sinatu zuen Lizarra-Garaziko akordioa. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen EHren lerroetan hautatua.

Egun Gorripidea taldeko kidea da.

Hedabideetan artikulu, iritzi eta saiakera ugari idatzi ditu. HIKA eta Viento Sur aldizkarietako Kontseilu editorialeko partaidea izan zen.

Atzera