Idazleak - Joxe Anton Artze Agirre - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxe Anton Artze Agirre

Usurbil, 1939.

Oso gazterik Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo ibili zen.

Ez dok Amairu taldearen sortzaileetariko bat izateaz gainera, Baga, Biga, Higaren suspertzaile sutsu izan zen. Bere anaia Jesus Marirekin batera, txalapartaren doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen. Literatur eztabaidetatik ihes, mundutik aldenduta bizi den poesia plazaratu zuen.

Poesia lanetan abangoardista, Isturitzetik Tolosan barru, Zumetarekin lankidetzan argitaratutako ...laino guzien azpitik... eta ...sasi guztien gainetik... , ...Bide bazterrean Hi eta Ni kantari eta Ortzia lorez, Lurra izarrez olerki-liburuak idatzi ditu.

Ikusentzunezkoak ere prestatu ditu: Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua. Txalaparta-diskoak eta bere poemak ere grabatu ditu Zurezko Olerkia.

2007an, berrogei urte geroago, Pamielak Isturitzetik Tolosan barru poema liburu mitikoa berrargitaratu zuen. 2013an bi poema liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxean: Bizitzaren atea dukegu heriotza  eta Heriotzaren ataria dugu bizitza.


 

BIBLIOGRAFIA

1969 Isturitzetik Tolosan barru... | Joxe Ant. Arze argitaratzailea
1973 ...Laino guzien azpitik... | ja arze argitaratzailea
1973 ...Eta sasi guztien gainetik... | ja arze argitaratzailea
1979 ...Bide bazterrean hi eta ni kantari... | ja artze hartzabal argitaratzailea
1987 Ortzia lorez lurra izarrez | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta