Joxe Agustin Arrieta Egiguren

Azkoitia, 1953.

Gipuzkoako Normal Eskolatik (Magisteritza Eskola) Lehen hezkuntzako maixua 1974an. 1998an, Salamancako Pontifizia Unibertsitatetik Teologian lizentziatu zen. Hainbat ikastaro ere eginak ditu: Salamancako Pontifizia Unibertsitateko Madrilgo Pastoral Institutuan Doktorego ikastaroa, Pedagogia eta Kateketika, Eboluziozko Psikologia, Gazte eta Bokazio Pastoraltza, Parrokia Ebanjelizatzailea eta abar luzea.

Irakasle bezala aritua da Oinarrizko Heziera Orokorrean, Lezoko ikastolan (1973-1974), Azpeitiko "Karmelo Etxegarai" ikastolan (1974-1975), Pasaiako ikastolan (1975-1976). Eibarko La Salle -Isasi ikastetxean Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoan(2001-2003).

Teologiako ikasketak Donostiako Elizabarrutiko Seminarioan bukatu zituen 1979an. Oiartzungo Parrokian aritu zen aurrenekoz apaiz bezala. Parrokia desberdinetan aritua da, Mutrikukoan, Tolosakoan.

Elizbarrutiko Magisterio Eskolako erlijio irakaslea, Seminarioko lehen saileko apaizgaien arduradun-tutorea, Donostiako Elizbarrutiko Bokazio Pastoraltzako arduraduna...

Hainbat egunkarietan ere idatzi du, Euskaldunon Egunkaria, El Diario Vasco, Deia eta beste hainbeste aldizkarietan ere, Eibar, Eibarren, Maxixatzen, eta Galtzaundi.

Atzera