Idazleak - Joxantonio Ormazabal Berasategi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joxantonio Ormazabal Berasategi

Zegama, 1948-2010

Magisteritza ikasi eta urte batzuetan irakasle hasi zen, Zarautz eta Tolosako ikastoletan. 1981etik aurrera, Elkarlanean argitaletxean egin zuen lan. Haur eta Gazte literatur bildumetan lan egiten zuelarik: Euskal Herriko antzinako tradizio lanak bildu zituen eta kanpoko haur literatura itzulpenak egin zituen; honez gain, testu liburuen moldaketan ere parte hartu zuen

Bere literatur lan oparoaren artean, nahiz eta berandu hasi idazten, Kaskarintzo (1983), Margolin (1983), Pernando Amezketarraren bertsioa (1981) edota Kittano nabarmendu daitezke, zerrenda luze batetik hartuta.

Itzulpenari dagokiolarik, ehundik gora haur eta gazte ipuin itzuli zituen; Teo pertsonaia nagusia daukaten 30 bat liburu horien artean.

Aldi berean ikastoletarako testu liburugintzan zuzenean parte hartu zuen, Zipristin metodoaren hizkuntzako zortzi liburuak erakusten dutenez.

Seve Callejaren hitzetan, bere Haur literatura euskaraz, Labayru (1994)liburuan, "Euskal haur-literatura gauzatu dutenetako bat dugu Joxan Ormazabal. Lehenengo ikastolan, eta editorialean gero, egindako lanak liburuaren gora-behera guztien berri zehatza izatea ekarri dio, ideia botatzeko unean hasi eta saldu arterako pauso guztiak".




.
 

BIBLIOGRAFIA

Aitona eta amona udalekuetan | Elkar
1982 Kaskarintzo (Mariasun Landarekin batera) | Elkar
1983 Margolin | Elkar
1985 Patxibusa | Elkar
1986 Honela bizi naiz | Elkar

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2001 Bihotza zubi | Elkar

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-09-27 Joxan Ormazabal | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta