Idazleak - Josu Waliño Pizarro - Hemeroteka - "Orain arte jasotako balorazio apurrak onak izan dira"

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Josu Waliño Pizarro > Hemeroteka

Hitza

2008 "Orain arte jasotako balorazio apurrak onak izan dira" | O. Lete

Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuen zuzendaria da Josu Waliño (Zumaia, 1972); denbora librean, ordea, irakurtzea du gustuko, eta idatzi ere, idazten du. Orain arte ipuinak asmatu izan ditu; orain, berriz, bederatzi ipuin bildu eta narrazio liburu bat egin du.

Liburuaren tituluko zenbakia, bederatzia, ez da besterik gabe hautatutakoa, ezta?
Ez, bederatzi dira herri zeltiarren mitologian oinarrituta dagoelako liburua; infernurako ateak bederatzi direlako euren ustetan eta ez, adibidez, zazpi. Horregatik du titulu hori eta horregatik ditu bederatzi ipuin liburuak.

Oinarria Galizia izanik ere, Euskal Herrira ekarri dituzu istorio batzuk...
Monotonia hausteko modu bat izan da; horregatik ekarri ditut gertuenera, irakurleari ere gertukoa egiteko. Ateak Galizian daude, baina istorioak ate horiengandik urrundu nahi izan ditut.

Gustura al zaude emaitzarekin?
Bai, alde batetik EHUren saria irabazi zuen lehenengo ipuinaren mailari eutsi nahi nion eta, bestetik, liburua monotonoa ez izatea nahi nuen. Bi helburu horiek lortu ditudala uste dut eta gustura nago. Gainera, orain arte jasotako balorazio apurrak ere onak izan dira.

Haurrentzako ipuinen bat ere baduzu esku artean, ezta?
Bai, datorren urtean argitaratuko dit Aizkorri argitaletxeak haurrentzako ipuin liburu txiki bat. Marrazkiak Ander Hormazuri zumaiarrarenak dira eta buruan ideia gehiago badut ere, mementoz hori da eskua artean dudana.

Ipuinetatik beste generoren batera salto egiteko asmorik ba al duzu?
Mementoz ez behintzat. Eleberria egiteak, adibidez, denbora asko eskatzen du, eta ni ez naiz idazlea; orain arte urtean ipuin bakarra idazten nuen.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta