Josu Penades Bilbao

Bermeo, 1962.

Magisteritzako ikasketak egin zituen eta Teologiako doktoradutza lortu zuen.

Lanbidez, euskal hizkuntza eta literaturako irakaslea da DBH-n eta batxilergoan; Burlatan eta Beran irakatsi du hain zuzen ere.

Esteban Urkiaga "Lauaxeta" Mungiako poetaren gainean idatzi zuen bere doktorego tesia: Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena.

Haur literaturan eman zituen lehen urratsak liburuak argitaratzerakoan. Maritxu Anbotokoren ibilaldiak eta Iluntzeko elkarrekin liburuak eman zituen argitara; azken honek Euskadi sariko aipamen berezia ekarri zion, finalista izan ondoren.

2002an murgildu zen helduentzako narrazioen esparruan, Hurrengo itsasgoren zain eleberriaren eskutik. Javier Rojok narrazio honen gaineko iruzkina idatzi zuen El Correo egunkarian.

Atzera