Idazleak - Josu Penades Bilbao - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Josu Penades Bilbao

Bermeo, 1962.

Magisteritzako ikasketak egin zituen eta Teologiako doktoradutza lortu zuen.

Lanbidez, euskal hizkuntza eta literaturako irakaslea da DBH-n eta batxilergoan; Burlatan eta Beran irakatsi du hain zuzen ere.

Esteban Urkiaga "Lauaxeta" Mungiako poetaren gainean idatzi zuen bere doktorego tesia: Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena.

Haur literaturan eman zituen lehen urratsak liburuak argitaratzerakoan. Maritxu Anbotokoren ibilaldiak eta Iluntzeko elkarrekin liburuak eman zituen argitara; azken honek Euskadi sariko aipamen berezia ekarri zion, finalista izan ondoren.

2002an murgildu zen helduentzako narrazioen esparruan, Hurrengo itsasgoren zain eleberriaren eskutik. Javier Rojok narrazio honen gaineko iruzkina idatzi zuen El Correo egunkarian.

BIBLIOGRAFIA

1983 Maritxu Anbotokoren ibilaldiak | Ika-Ibaizabal
1993 Euskal kulturaren inguruan | (Karmel aldizkarian)
1995 Lauaxeta: hizkuntzari eta literaturari buruzko bere adieren zenbait zertzelada | (Enseiukarrean aldizkarian) Deustuko Unibertsitatea
1996 Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena | Deustuko Unibertsitatea
1997 Mende bukaerako mundua: ezaugarriak eta erronkak | (Karmel aldizkarian)

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-05-31 Bihotza ukituz | Berria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta