Idazleak - Josu Jimenez Maia - Laginak - Golf TDI beltza

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Josu Jimenez Maia > Laginak

Narratiba

2006 Golf TDI beltza | Bermingham


Bide-seinaleko letra multzoa ahoskaezin suertatu zitzaion Jürgen Ostermeier gazte bibotedunari. Volkswagen Golf TDI beltzean harekin zihoan Ursula Baumbauer-i kirik egin zion; neska fin ile horia erdi lotan zegoen eta ez zen ohartu mutil kankailua hari so zegoela, soilik maitatu duenak eta jada maitatzen ez duenak begiratzen ahal duen begiekin.

Errepideko seinale horretako kontsonante horiek guztiak ebakiezin, ulertezin egin zitzaizkion mutilari, azken hilabete horietan neskarenganako zituen sentimendu nahasiak bezain ulertezin.

(Golf TDI beltza-ren hasiera, 2006ko
Iparragirre saria).

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta