Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maia

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz. Narratiban, ipuinak ditu sarituak eta argitaratuak han-hemenka, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Olerkigintzan, berriz, Gerezi garaiko haikuak  liburua Maiatz-en eskutik; bestalde, Muxugorri  poesia-antologian parte hartu zuen, baita Hatsa olerki bildumetan, eta Luces y sombras, El Coloquio de los perros eta Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarietan ere. Artikuluak ere, ehun baino gehiago ditu argitaratuak; Berriozar Irratiko eta Euskalerria Irratiko ohiko kolaboratzailea da.

Sarean

Bloga ikusi

 


 

Atzera