Idazleak - Josetxo Azkona Garzia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Josetxo Azkona Garzia

Iruñea, 1953.

Korrok literatura aldizkariaren sortzaile, eragile eta partaideetako bat izan zen, 1984-1989 urte bitartean.Iruñeko Udalak antolaturik 1993ko Olerki Sariketaren lehenengo saria eskuratu zuen Argiaren goraldian zabuka izenburuko lanaren eskutik.
Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatutako Felipe Arrese Beitia Saria jaso zuen 1995ean, Artius izenburuko lanagatik, 1996.nean argitara emana.
Halaber, IX. Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioeten 1997an, Baloraziozko kazetaritza atala saritu zuten, Marta zutabeagatik.Euskaldunon Egunkarian, Nafarkaria gehigarriko ohiko kolaboratzaile izan zen 1991tik -2002ra arte. Argitalpenei dagokienez, Koilara bete hitz (Alberdania, 2001) poesia liburua eta Patata soro bat (Alberdania, 2004) narrazio laburren liburua argitaratu ditu.Zenbait irratitan ibilitakoa da, Iruñeko Paraiso eta Eguzki irrati libreetako esataria (1984-1987), Iruñeko Herri Irratiko euskarazko programazio arduraduna, profesional gisa (1985-1992). Gaur egun, Iruñeko Euskal Herria Irratiko ohiko kolaboratzailea da.
Musikari eta kantari batzuek kantura eraman dituzte bere poema batzuk, hala nola, Mikel Elizaga, Josetxo Goia-Aribe, Maddi Oihenart eta Joseba Tapia.
 

BIBLIOGRAFIA

1995 Artius | Euskaltzaindia-BBK
2001 Koilara bete hitz | Alberdania
2004 Patata soro bat | Alberdania
2009 Arbola naiz, eta zuhaitza | Alberdania
2010 Ez naiz Fujin izan | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta