Idazleak - Joseba Ossa Altzibar - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joseba Ossa Altzibar

Zumaia, 1964.

Ikasketak Agurainen, Leioan, Gasteizen eta Donostian egin ondoren, borondatezko gizarte lanetan (Emaus GKEan) eta Kontzientzi Eragozleen mugimenduan aritu zen lanean. EIZIEren lehendakaria izan zen

1986an Eskandinaviarantz abiatu zen, bederatzi hilabete iraungo zuen bilaketa pertsonaleko "barne" bidaia batean. Bide batez, beste kultura batzuk ezagutu eta hizkuntza berriak ikasteari ekin zion (katalana, frantsesa, ingelesa...). Bidaiaren buruan, berehala itzuli beharrean, hiru urtez geratu zen Finlandian, bertan bizi, lan egin eta hango hizkuntza ikasten.

Gerora emazte izango zuenarekin Euskal Herrira itzuli eta, lehen alaba jaio ondoren, 1991ean, itzulpengintzari ekin zion. Harrezkero lanbide horretan dihardu.

Tartean bestelako lanak ere egin ditu, adibidez Gernika Gogoratuz ikerketa zentroan, gatazken tratamenduei buruzko lanean.

1998an itzulpen eta argitalpen enpresa bat sortu zuen, zerbitzu ugari eskainiz, batik bat argitaletxeei (testuen sorkuntza, itzulpenak, zuzenketak, diseinua eta maketazioa...), baina baita nazioarteko erakunde, gizarte mugimendu eta GKEei ere. Harrezkero horretan dabil, 15-20 lankiderekin batera, buru-belarri, familiak eta enpresaren eginkizunek utzitako zirrikituetan sorkuntza lanetarako ere denbora atera nahian.

BIBLIOGRAFIA

1995 Euskal hizkuntza eta literatura, DBH-1 eta 2. | Bruño
1996 Inari, Laponiako lore | Zubia-Alfaguara
1996-97 Euskal hizkuntza eta literatura, DBH-3 eta 4. | Bruño
1998 Martin eta Ingurugiro Eskubidea | UNESCO argitalpenak eta Bizkaiko Foru Aldundia
2002 Finlandiako ipuin eroak | Zubia-Alfaguara

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta