Idazleak - Joseba Aurkenerena Barandiaran - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Donostia, 1956.

Historian lizentziatu zen Donostiako EUTG-n, eta gaur irakasle gisa aritzen da Irungo Txingudi Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Lezon bizi izan da urte luzetan eta legealdi batez, bertako kultura zinegotzia izan zen. Duela hamar bat urte Lapurdiko Urruñara joan zen bizitzera bere familiarekin batera, eta gaur han jarraitzen du Ipar Euskal Herriaz maitemindurik.

Ipuinak, artikuluak eta saiakerak idazten ditu, batik bat. Ama ataundarra duela Ataundik datorkio mitoa eta mitologiarekiko duen zaletasuna.

BIBLIOGRAFIA

1997 Lezoko ipuin inoizkoak | Lezoko Unibertsitateko Udala
1999 Euskal sinesmen zaharrak | Gero-Mensajero
1999 Irainka. Euskal irainen bilduma | Gero-Mensajero
1999 Haur hizkera | Gero-Mensajero
2001 Harribeltzetako ipuinak | Gero-Mensajero

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta