Joseba Aurkenerena Barandiaran

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Donostia, 1956.

Historian lizentziatu zen Donostiako EUTG-n, eta gaur irakasle gisa aritzen da Irungo Txingudi Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Lezon bizi izan da urte luzetan eta legealdi batez, bertako kultura zinegotzia izan zen. Duela hamar bat urte Lapurdiko Urruñara joan zen bizitzera bere familiarekin batera, eta gaur han jarraitzen du Ipar Euskal Herriaz maitemindurik.

Ipuinak, artikuluak eta saiakerak idazten ditu, batik bat. Ama ataundarra duela Ataundik datorkio mitoa eta mitologiarekiko duen zaletasuna.

Atzera