Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Gernika, 1948.

Industria-Ingenieritzan Doktorea. Fisika-irakaslea. Beti ere fisikari gisa egin du lan, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Udako Euskal Unibertsitatean. Landutako genero literarioak: bereziki, testugintza teknikoa eta dibulgazioa zientifikoa.

Euskara ikasteko metodoak (Euskalduntzen eta Alfabetatzen metodoak) prestatu ditu. Ikastoletarako testugintzan, OHO, DBH eta Batxilergoko testuak argitaratu ditu, Saioka (Natur arloa) eta Giltza-Edebé (Natur Arloa, Fisika eta Kimika) taldeetan. UZEI eta Elhuyar taldeekiko lankidetzan Fisika Hiztegia (1979) prestatu zuen eta berriki Energia Hiztegia (2000).

Udako Euskal Unibertsitatean parte hartu izan du sorreratik bertatik, Fisika Sailean. Kanpoko aldizkari zientifikoetan argitaraturiko artikuluez gain, Anaitasuna, Elhuyar eta Ekaia aldizkarietan zientzi gaiei buruzko artikulu asko argitaratu ditu euskaraz.

Kazetaritzaren arloan iritzi-artikuluak idatzi ditu Anaitasuna aldizkarian eta Egin, Gara eta Euskaldunon Egunkaria egunkarietan. Zutabeen egilea ere izan da Euskaldunon Egunkarian.

Doktorego-Tesia: Ekuazio jaraunskorrak: 1. Erradiazio elektromagnetikoa. 2. Osin-muga fraktalak. Ecuaciones hereditarias: 1. Radiación electromagnética. 2 Fronteras fractales entre pozos de atracción. Bilbo (1986). Jasotako sari berezia: 1986. urtero R.M. Azkue Saria, Ikerkuntza-sailean, doktorego-tesian egindako lanagatik.
 

Atzera