Idazleak - Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga - Hemeroteka - Espioi euskalduna

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Mª Velez de Mendizabal Azkarraga > Hemeroteka

El Correo

1998-10-07 Espioi euskalduna | Javier Rojo

Josemari Velez de Mendizabal generoko literaturan espezializatutako idazlea dugu. Bere azken nobelak espioien munduan kokatu ditu eta honetarako, Zubia, Kosme Zubia espioi euskaldun bitxiaren pertsonaia sortu du, munduan hara eta hona dabilena, nahi gabe arazo nahaspilatuenetan sarturik. Honetan, Txina, Japonia eta Estatu Batuak dira bere balentrien gertalekuak, eta ekintzak, nazioarteko konspirazio nahasia. Eleberria, bestaldetik, ondo idatzita dago. Hala ere, aitortu behar dut arazo bat baino gehiago izan dudala lan honekin. Genero honek irakurleari eskatzen dion guztia onartuta ere, hau da, generoan funtsezkoak diren premisak kontuan hartuta ere, eleberria guztiz sinesgaitz gertatu zait. Eta ez kontatzen direnak berak sinesgaitzak direlako; baizik-eta barne koherentziak nonbait huts egiten duela iruditzen zaidalako. Adibidez, nola lor dezake gizabanako apal batek, zerbitzu sekretu boteretsuek lortu ez dutena, ia-ia telefonikan zenbaki baten informazioa lortzen den erreztasun berarekin? Argumentua, bestaldetik, oso nahasia iruditu zait, eta zenbaitetan itxi gabeko zirrikitu asko gelditu direla dirudi. Beraz, nobela honi asko eskatzen ez bazaio, denbora pasarako balio izan dezake.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta