Idazleak - Jose Luis Lizundia Askondo - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Luis Lizundia Askondo

Iruñea, 1938.

1963an, gerra osteko lehenengo euskarazko klaseak ematen hasi zen, Durangoko uriko eskoletan.

Alfabetatze kanpainen sortzaile Bizkaian, Rikardo Arregi berak hilabete batzuk lehenago sortu zirenean eskatuta.

1980. urte arte Alfabetatze Euskalduntze Batzordeen Bizkaiko ordezkari, Euskaltzaindiko Jagon Sailean. Jakin behar da, garai hartan, Euskaltzaindiko Jagon Sailaren batzordetariko bat zirela, Alfabetatze Euskalduntze klaseak.

1966an, euskaltzain urgazle izendatua. 1969ko otsailetik, idazkariorde eta 1972tik geroztik, kudeatzaile lanetan.

Zeruko Argia, Anaitasuna -zeinetan erredakzio batzordeko izan baitzen zenbait urtetan- Euskera, Punto y Hora de Euskal Herria, Egin, Deia, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Diario Vasco, El País, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Txistulari, Dantzari, Herria, Gerediaga, Eraz, Anboto eta beste zenbait egunkari eta aldizkaritan. Artikulugintza izan da bere lanik ugariena.

Idazle lanak, gehien bat euskarari buruzkoak, bereziki, toponimia, geografia, historia, folklorea, politika eta gai desberdinetako saioak izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen Euskararen Normalizazioko Oinarrizko Legea, 1982.eko azaroaren 10ean, Eusko Legebiltzarrak onartuan, Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura batzordeburuorde bezala, Legearen legegile-ponente izan zen.

 

BIBLIOGRAFIA

1974 Lur eta gizon, Euskal Herria | Jakin bilduman
1975 Durangaldea | Gordailu

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta