Jose Inazio Basterretxea Polo

Jose Inazio Basterretxea Polo

Galdakao, 1959

Informazio Zientzietan doktorea da. Unibertsitate-ikasketak Leioan (kazetaritza), Bartzelonan (telebista) eta Moskun (kanpo-merkataritza) egin ditu. Gaur egun, lanbidez, EHUko irakasle titularra da. Kazetari eta berri-emaile gisa Bilboko Herri Irratian, Anaitasunan, Eginen eta ETBn izan da lanean. Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berrian kolaboratu du; baita Bizkaia Irratia eta Euskal Herria Irratia irratietan.

Unibertsitate-irakasle eta ikertzaile moduan, bere lanak zenbait liburutan eman ditu, bai eta Uztaro, Jakin eta Zer aldizkarietan ere. Kazetari- eta unibertsitate-generoaz gain, ipuina (Idatz eta Mintz aldizkarian), eleberria (Elkar argitaletxearekin) eta saioa (Alberdania etxearekin) landu ditu.

Sariak:

Augustin Zubikaraieleberri labur saria, Ondarroa, 2008 (Mandatariaren gerra, Elkar, 2008).

Gabriel Arestiipuin saria, Bilbo, 2012 (“Berunezko iretargia Quilates ontzian”).

Atzera