Idazleak - Jose Antonio Arana Martija - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Jose Antonio Arana Martija

Garnika-Lumo, 1931-2011.

Ikastolan egin zituen lehen ikasketak eta 1937ko bonbardaketaren ondoren Frantziara (Ile de Re) erbesteratu zen; 1939eko irailean Muxikara itzuli zen familiak 1950ean egoitza Gernikan finkatu arte.

Urte hauetan humanismo ikasketak burutzen ditu seminarioan, 1947an irtetzen da batxilergoa 1949an Valladoliden bukatzeko. Andres Mañarikuaren ikaslea izan zenez seminarioan, honen aholkua jarraituz Deustuko Unibertsitatean sartzen da. Valladoliden amaitu zituen Zuzenbide Ikasketak 1954 urtean.

Etxeko negozioan lan eginez jarraitu ahal izan ditu ikasketak 1957an Ekonomia Zientziak Bilboko Fakultate berrian hasi arte.

Enpresa pribatuetan lan egiten du urte batzuetan 1968an espetxeratua izan arte, Astra-Unceta y Cia. fabrikan idazkari nagusia zen unean hain zuzen ere. Hirurogeikadako urte hauetan hasten da musikaz idazten. Bogamazua zortzi kotea zuzenduz grabatzen ditu Bartzelonan euskal kantuekin lau disko 1963an.

Urte batzuk geroago, 1978an, Andra Mari Korala sortzen du eta hamar urtean zuzendu. Jakin aldizkarian euskaraz idazten hasten da 1964an eta Seber Altube Ikastola sortzen du 1966an.

Brisas Guerniquesas izeneko herriko aldizkaria zuzentzen du eta euskarazko lanak argitaratzen ausartzen da, askoren protestak pairatuz.

Musica vasca liburua argitaratu zuen 1976an, gero euskarara eta ingelesera itzulia. Bigarren argitalpena 1987an agertu zen, Eusko Ikaskuntzak Musika Saileko buru izendatu zuenean. Eusko Jaurlaritza sortu zeneko 50. urtemuga ospatzeko, Eresoinka liburua prestatu dezan eskatzen diote, 1986an kaleratua.

1977-1978 ikasturtean Sakonkiizeneko jardunaldiak antolatzen ditu, euskal kulturaren gaineko asteroko hitzaldiak.

Euskaltzaindiko liburutegiaz arduratzen da 1978an, eta erakunde honek euskaltzain urgazle izendatzen du 1979an eta euskaltzainosoa 1988an; sarrera hitzaldia Gernikan irakurtzen du 1979ko uztailean.

Akademiaren diruzaina da 1988ko abendutik hona eta liburuzain lanpostutik 1996an jubilatu bazen ere, batzordearen buru da. Ameriketako Estatu Batuak, Paris eta Londresko liburutegiak ikusteko aukera izateaz gainera, Madrileko Biblioteca Nacional delako Patronatoaren kide izan da.

Euskal Herriko Adiskideen Erret Erakundearen kidea da, baita Eusko Ikaskuntzakoa, Euskal Estudioen Ameriketako Institutukoa eta Euskal Idazleen Elkartekoa, zeinek 1998an ohorezko bazkidea izendatu zuen.

Apirilaren 26an hil zen, jaioterrian, Gernikan.

BIBLIOGRAFIA

1976 Música vasca | Udal Aurrezki Kutxa
1977 Opera vasca en Vizcaya | Udal Aurrezki Kutxa
1977 Elai-Alai, Euskalerriko lehenengo koreografi taldea | Gernikako Kultur Elkartea
1979 Planificación de la enseñanza de la música en Vizcaya a todos los niveles | Bizkaiko Aurrezki Kutxa
1980 Bernardo Gabiola | Bizkaiko Aurrezki Kutxa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta